"Anora" pelikula izan da Oscarren 97. edizioaren gaueko irabazle nagusia, bost sari bereganatuta, tartean, film onenarena. Hau da gaueko irabazle guztien zerrenda.
Sean Bakerren filmak bost sari irabazi ditu Hollywoodeko Zinema Akademiaren urteko gau nagusian, tartean film onenarena eta zuzendari onenarena Bakerrentzat berarentzat; zinema independentearen balioa aldarrikatu du "Anora"k Los Angelesen ospatu duten galan.
Euskal Herrian 01:00a direnean hasiko da gala, Los Angelesen 17:00ak direnean. Anora, The Brutalist, Conclave eta Emilia Perez pelikulak dira aurtengo hautagai nagusiak.
Duela urte batzuk X sarean argitaratutako mezu arrazisten harira polemika piztu ostean, aktoreak esan du ez duela berriro hitz egingo, filmari kalterik ez egiteko.
Gehienbat 2020 eta 2021 artean idatzitako argitalpen eztabaidagarriak Gasconen X kontutik ezabatuta dauden arren, oraindik ere bolo-bolo dabiltza sare sozialetan, erabiltzaile batzuek, Sarah Hagi kazetariak kasu, horietako batzuen berri eman ostean.
Oscar Sarietako Emakumezko Aktore Onenaren izendapena jaso ostean, "irainak, mehatxuak eta laidoak" egin dizkiotela salatu du "Emilia Perez" filmeko aktore protagonistak. "Niregatik, jarrai dezatela, nire gasolina dira", gaineratu du.
Karla Sofia Gascon espainiarra eta Zoe saldaña dominikarra protagonista dituen 'Emilia Perez' narcomusikal mexikarrak lortu ditu izendapen gehien (13). Haren atzetik dira 'The Brutalist' eta 'Wicked' musikala, bakoitzak 10 izendapen lortuta.
Emilia Perez musikala da Oscar sarietarako faborito nagusia, 13 izendapen lortuta. 'The Brutalist' eta 'Wicked' filmek 10na izendapen lortu dituzte. Oscar sarien gala martxoaren 2an izango da, Hollywooden.
Bart Urrezko Globoak banatzeko gala egin da, Oscar Sarien atarikoa. Jacques Audiarden Emilia Pérez filma izan da irabazle nagusia, 4 sari eskuratu baititu; The Brutalist pelikulak, berriz, 3 irabazi ditu.
Akademikoek 'Segundo Premio' filma aukeratu dute Oscar sarietan Espainiako Estatua ordezkatzeko Nazioarteko Film Onenaren kategorian. Sari banaketaren 97. edizioa 2025eko martxoaren 3an izango da.
Aktoreak estatuatxoa jaso du, "bidaiarik harrigarriena, basatiena" izan dela azpimarratuz. Murphyk aktore onenaren Oscar saria irabazi du J. Robert Oppenheimerrek Christopher Nolan zuzendariaren filmean egindako lanagatik.
Christopher Nolanen filmak zazpi sari irabazi ditu bart, tartean film eta zuzendari onenenak. "Robot dreams" Pablo Berger bilbotarraren filmak ezin izan du bereganatu animaziozko film onenaren saria.
"Robot dreams"en zuzendariak ezin izan du animaziozko film onenaren Oscar saria irabazi, eta Hayao Miyazaki maisu japoniarrak eskuratu du. Dena dela, Bergerrek ez du uste porrota izan denik.
Christopher Nolanen filmak zazpi sari lortu ditu, tartean film onenarena, zuzendari onenarena eta gizonezko aktore onenarena. Pablo Berger bilbotarraren "Robot dreams" filmak ezin izan du animaziozko film onenaren saria eskuratu.
Jonathan Glazer britainiarraren filmak Auschwitzeko kontzentrazio esparrua zuzentzen duen komandante nazi baten eta haren familiaren bizitza du kontagai. Glazerrek Gazako sarraskia hartu du gogoan, eskerrak emateko hitzaldian.
"Oppenheimer"ek eman dio azkenean, zortzi izendapenen ondoren, atal horretako Oscarra zuzendari angloestatubatuarrari. Steven Spielbergen eskutik jaso du.
Emma Thomas, Charles Roven eta Christopher Nolan ekoizleek jaso dute saria, Al Pacinoren eskutik. Estatubatuar aktoreak ez dio protokoloari jarraituta, eta ezustean eman du saridunaren berri izendatu guztiak zerrendatu aurretik.
Pablo Berger bilbotarraren filmak ez du lortu animaziozko pelikula onenaren saria bart, Hollywoodeko Zinema Akademiaren sarien 96. edizioan. "The boy and the heron" Miyazaki maisuaren filmak eraman du sari hori.
Sara Varonen eleberri grafiko ezagunean oinarritutako "Robot Dreams" lana animaziozko film onenaren Oscar saria jasotzeko lehian arituko da. Pelikularen zuzendariak ETB hartu du, Oscar sariak emateko ekitaldirako 24 ordu falta direnean.
"Robot dreams" Pablo Berger bilbotarraren filma animaziozko film onenaren Oscar saria irabazteko egokieran da, astelehen goizaldean Los Angelesen egingo duten zeremoniara begira. "Oppenheimer", "Poor things", "Killers of the flower moon" eta "Barbie" filmek dituzte izendapen gehien.
'Barbie' filmak zortzi izendapen jaso zituen atzo, horien artean pelikula onenarena eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenarena. Baina Gerwig eta Robbie ez ziren zerrenda horretan sartu, zuzendaritza onena eta emakumezko aktore onena, hurrenez hurren.
Ondoren, 'Poor things' (11 hautagaitza), 'Killer of the Flower Moon' (10 izendapen) eta 'Barbie' (8) daude zerrendan. Sariak Los Angeleseko Dolby Theatren banatuko dira martxoaren 10ean, igandetik astelehenerako goizaldean Euskal Herrian.
"Robot Dreams", Pablo Berger zuzendari bilbotarraren animaziozko filma, animaziozko film onenaren Oscar sarirako lehiatuko da Hollywoodeko Akademiaren 96. edizioko galan.
"La sociedad de la nieve" J. A. Bayona kataluniar zuzendariaren filma aurkeztuko du Espainiako Zinema Akademiak Oscarren atzerriko film onenaren kategoriarako hautagai gisa.
"20.000 especies de abejas" lana izango da Espainiako Zinema Akademiak Oscarretara aurkeztuko duen filma izateko hiru hautagaietako bat. Pozik hartu du berria Estibaliz Urresola zuzendariak. Azken txanpara iritsiko den ikusteko badago ere, aukeratu izanak "goxotasuna" sentiarazi diola esan du.
Aurten, Oscarretako estilismoak ez du dirdira egin, alfonbraren kolore aldaketak ez du lagundu. Moda adituaren ustez, egokien jantzita joan dira Cara Delevigne, Andrew Garfield, Cate Blanchett eta Ludwig Göransson. Ez dago gaizki jantzita doanik, gorputzera ongi egokitzen ez diren jantziak baizik.
"Everything everywhere all at once" izan da Oscar sarien 95. edizioko irabazle nagusia. Zazpi sari eraman ditu bart Los Angelesen banatu diren sarien galan.
Daniel Kwanek eta Daniel Scheinertek zuzendari onenaren saria eskuratu dute, "Everything Everywhere All at Once" filmeagatik. "Oscar sari hau munduko ama guztiei eskaini nahi diegu", adierazi dute.
Brendan Fraserrek gizonezko aktore onenaren Oscarra irabazi du gaur gauean, Darren Aronofskyren "The whale" filmean loditasun morbidoa duen ingeleseko irakasle gisa egindako lanagatik.
"Everything Everywhere All at Once" filmean egindako lanarekin, Michelle Yeoh aktore protagonista onenaren Oscar saria irabazi du. Horrela, saria lortu duen Asiako lehen aktorea da.
Harrison Fordek eman die saria gaurko irabazle nagusiei. Daniel Kwanek, zuzendarietako batek, hartu du hitza, eta eskerrak eman dizkio Hollywoodeko industriari bizitza osoan zehar "inspirazioa" eman diolako eta "munduko kaosaren aurrean gordeleku bat" eskaini diolako.