Kondairak dioenez, landatutako zuhaitz bakoitzeko iratxo bat jaiotzen da. Une horretatik aurrera, zuhaitzaren eta iratxoaren bizitzak lotuta egongo dira, betiko. Bati gertatzen zaiona besteari ere gertatuko zaio. Gizakiek ezin dituzte iratxo horiek ikusi. Garai batean, neska-mutikoek bai ikus zitzaketen; are gehiago, jolaskide eta abenturetan lagun ziren. Baina, halako batean, neska-mutilak naturatik aldentzen hasi ziren eta harreman hori galdu zuten. Eta magia desagertu egin zen. Gaur egun iratxoak umeen beldur izateraino. Arriskutsutzat dituzte, gizaki helduak bezain arriskutsutzat, beti dabiltzalako dena menderatu nahian. Beti dena aldatu nahian. Eta parkea aldatu nahi dute orain.
Alkateak plan bikaina du: zuhaitzez betetako parke zaharra 4G teknologia izango duen parke berri eta moderno bihurtzea. Ezaugarri horiek izango dituen lehen parkea izango da munduan, eta horrek presidente bihurtzen lagunduko diola uste du. Hiritarrek pozarren hartuko dute ideia hori. Iratxoek, berriz, ez dute batere gustuko izango wifia duten led antenak jartzea euren zuhaitzen ordez. Lehen aizkorakada emateko eguna iritsitakoan, haritz batean bizi den Mithy izeneko iratxo gorri batek jasango du lehen kolpea. Hor hasiko da iratxoek parkea salbatzeko biziko duten abentura.
orain albiste
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa