Pailazokeriak

Izenburu originala : Pailazokeriak

Iraupena: 68 min.

Urtea: 2005

Generoa: Animazioa

Kalifikazioa: Denentzat

Zuzendaria: Imanol Zinkunegi

Aktoreak: Xabier Otaegi (Txirri), Jose Ignazio Ansorena (Mirri), Kontxu Odriozola (Lady Kontrol), Peio Artetxe (Turuta), Iñaki Beraetxe (Konpontxu) eta Maria Gomez (Hip-Hop)

Filma ikusi

Laburpena:

Basamortuak izoztuta daude. Ipar eta Hego poloak urtzen ari dira. Itsas azpian, errobot maltzur batzuk sarraski itzela egiten ari dira. Horren arduradunak, Lady Kontrol maltzurrak, mehatxu larria bota du: munduko haurrei jolas, barre, joko eta mimo guztiak debekatuko zaizkie, edo... planeta guztia suntsituko du! Mundua galduta dago! Itxaropen bakarra hiru lagun kementsu dira: ez dira gerlariak, ez dute armarik, baina badakite barrea eragiten eta puzgarriak puzten. Txirri, Mirri eta Txiribiton, Tortolika gainean, itsas hondora abiatuko dira, arrisku guztiak gaindituz, Lady Kontrol zitalari aurre egiteko.

    kargatzen