Itxi

kultura

Malagako Zine Jaialdia

Sara Fantova, Izibene Oñederra eta Julio Medem zinemagileen lanek aitorpena jaso dute Malagan

EITB Media

Malagako Zine Jaialdia hiru euskal zinemagileren lanak aitortu ditu. Sara Fantovak aipamen berezia jaso du 'Jone, batzuetan' lanagatik, baita Izibene Oñederrak ere 'Etorriko da (eta zure begiak izango ditu)' lanagatik. Julio Medemek publikoaren saria jaso du '8' lanagatik.

  • Fontova, Oñederra eta Medem. EFE/EITB Media.

    Fontova, Oñederra eta Medem. EFE/EITB Media.

Amaitzear den Malagako 28. Zine Jaialdian, aitorpen hirukoitza jaso du euskal zinemak. 

Lehiaketarako Film Luzeen Sail Ofizialean, Sara Fantova bilbotarrak etxera dakar epaimahaiaren aipamen berezia, EITBren partaidetza duen Jone, batzuetan bere opera primagatik.

Animazine Film Laburren Sail Ofizialean, Izibene Oñederra azkoitiarraren Etorriko da (eta zure begiak izango ditu) lanak ere epaimahaiaren aipamen berezia jaso du. 

Bestalde, Lehiaketaz Kanpoko Film Luzeen Sail Ofizialean, Julio Medemek Publikoaren Zilarrezko Biznaga Saria eskuratu du, 8 filmari esker, Malagako Zine Jaialdiko Lehiaketaz Kanpoko Film Luzeen Sail Ofizialeko herri epaimahaiaren eta aretora bertaratutako ikusleen botoak kontuan izanda emandakoa.

Malagako 28. Zine Jaialdiko Film Luzeen Sail Ofizialeko epaimahaiak Espainiako Film Onenaren Urrezko Biznaga eman dio Eva Libertad zuzendariaren Sorda zintari, eta Film Iberoamerikar Onenaren Urrezko Biznaga Vinko Tomicic zuzendariaren El ladrón de perros filmari.

  • kargatzen