Itxi

kultura

Testua

"Ligetx koblakariak" pastoralaren testua, zubereraz eta batuan

EITBko Euskara Zerbitzua

Ligetx koblakariak 2024ko uztailaren 28an eta abuztuaren 3an antzeztu zuten Gamere-Zihigako herritarrek, eta urtero legez Euskal Telebistak zuzenean grabatu zuen.

  • "Ligetx koblakariak" pastoralaren kartela

    "Ligetx koblakariak" pastoralaren kartela

Ligetx koblakariak 2024ko uztailaren 28an eta abuztuaren 3an antzeztu zuten Gamere-Zihigako herritarrek, eta urtero legez Euskal Telebistak zuzenean grabatu zuen. Ohikoa denez, Euskal Telebistak 2025eko Aste Santuan emitituko du pastorala bere lehen kanaletik. Emankizunean, euskara batuko azpidatziak eskainiko dira, eta testu osoa, zubererako eta euskara batuko bertsioekin, EITBren webgunean aurki daiteke.

IRAKURRI "LIGETX KOBLAKARIAK" PASTORALAREN TESTUA EUSKARAZ ETA ZUBERERAZ

Pastoralaren testua Beñat Larrory "Tanto" iruritarrak ondu du, Luis Ligetx koblakaria (bertsolari eta olerkaria) eta beraren familia gaitzat hartuta. Larrory Xiberoko Botza irratiko kazetari eta esataria da, eta covid garaian piztu zitzaion Ligetxi buruz zerbait idazteko gogoa, koblakariari eskainitako liburu-diskoa esku artera heldu zitzaionean.

Luis Ligetx larraintarrari familiatik zetorkion koblarako antzea, eta, gazterik hil zen arren, ez da txikia utzi zigun lan poetikoa, bertsoak, olerkiak eta kantoreak batuta. Batzuk oso ezagun egin dira, Ligetxenak direla jakin gabe ere. Beraren lanak eta biografia liburu-disko batean bildu zituzten Beñat Sarasolak eta Juje Etxebarnek 2014an.