Itxi

kultura

Estreinaldia

Borja Cobeaga donostiarraren 'Los Aitas' filma martxoaren 21ean estreinatuko dute zinema-aretoetan

Agentziak | EITB MEDIA

Quim Gutierrez, Juan Diego Botto eta Ramon Barea dira aitatasunari buruzko komedia kutsuko film luze honen protagonistak.

  • Pelikulako fotograma bat.

    Pelikulako fotograma bat.

80ko hamarkadaren amaieran Bilbon girotutako road movie itxurako filma da Los Aitas, eta Borja Cobeaga donostiarrak zuzendu du. Martxoaren 21ean estreinatuko dute zinema-aretoetan.

Quim Gutierrez, Juan Diego Botto eta Ramon Barea dira 80ko hamarkadako aitatasunari buruzko komedia kutsuko film luze honen protagonistak. Horiek euren alabak lagundu beharko dituzte Berlingo gimnastika erritmikoko txapelketa batera.

Los Aitas Inicia Films, BTeam Prods eta Sayaka Producciones ekoiztetxeek ekoitzi dute, Belgikako UMEDIA enpresarekin batera eta EITB, Eusko Jaurlaritza, ICEC, Movistar+, RTVE, TV3 eta ICAA enpresen laguntzarekin.

Quim Gutierrez (El cuerpo en llamas, Amor de madre, Primos), Juan Diego Botto (En los márgenes, No me gusta conducir) eta Ramon Barea (Cinco lobitos, García eta García) dira film luzeko protagonistak. Gainera, Sofia Otero, Irati Goitia Arraibi, Mara Garces Renedo, Vera Lopez Monreal, Irati Garcia Perez eta Aitor Sanz aktoreek parte hartu dute, besteak beste.

Gidoia Valentina Visorekin batera idatzi du Cobeagak, eta azken horrek nabarmendu du "inoiz" ez duela hain film koralik egin, eta hori izan dela proiektuaren erronketako bat.

  • kargatzen