kultura
Estreina
Markeliñe konpainiak "Zepo Zapo" antzezlana estreinatuko du
N. V. | EITB Media
Zornotzar konpainiak herriko antzokian oholtzaratuko du lehenengoz bere lan berriena. Keinu bidezko antzezlana da, familia osoari bideratua, eta gerra du ardatz.
-
"Zepo Zapo"
Sasoiko ospatuko du 40. urteurrena Markeliñek. Hain zuzen ere, Zepo Zapo antzezlana estreinatuko du, urtea hasi berritan, zornotzar konpainiak. Bi emanaldi izango dira urtarrilaren 3 honetan, Zornotza Aretoan, 17:30ean eta 20:00etan.
Familia osoarentzako antzerkirako sarrerak salgai daude, 5,15 euroan.
Zepo gerrara joango da, eta Zapo aurkituko du bertan, bera bezalako bat. Bietako bakoitzarentzat, baina, beste da arrotza, "gaiztoa". Markeliñek "emozioa eta eszenaren egia" erabili nahi ditu gazteen eta helduen kontzientzian eragiteko.
Zornotzako estreinaren ondoren, Igorren (urtarrilak 4), Sopelan (urtarrilak 12), Lasarten (urtarrilak 18), Berrizen (otsailak 7), Mungian (otsailak 8) eta Leioan (otsailak 9) ikusi ahal izango da.