kultura
BBK Live 2025
Kylie Minogue, Pulp, Nathy Peluso eta Bad Gyal dira Bilbao BBK Live 2025 jaialdiaren protagonistak
Naiara Ballesteros | EITB MEDIA
Uztailaren 10ean, 11n eta 12an Bilboko Kobetamendin izango den jaialdiak hasierako kartela aurkeztu du. Michael Kiwanuka, Nathy Peluso eta Raye artista ezagunak ere izango dira. Aurresalmenta abenduaren 5ean hasiko da.
-
Lehen izenen aurkezpena. EITB Media.
2025eko Bilbao BBK Live jaialdia prestatzen hasia da, eta Kobetamendira uztailaren 10, 11 eta 12an milaka pertsona erakarriko dituen kartela kaleratu du.
Hemezortzigarren edizio honetan, jaialdiak nazioarteko hainbat izen ospetsu bilduko ditu, hala nola Kylie Minogue, Pulp, Michael Kiwanuka, Bad Gyal, Nathy Peluso eta Raye, generoak eta belaunaldiak biltzen dituen musika jaialdian, jaialdiaren antolatzaileek asteazken honetan jakitera eman dutenez.
Gainera, Orbital, Bicep (AV DJ set) eta The Blessed Madonna (WE STILL BELIEVE) artista elektroniko ospetsuek eskaintza osatzen dute. Beste izen aipagarri batzuk ere badaude: L'Impératrice, Polo & Pan, Amaia, Carolina Durante, eta Ca7riel eta Paco Amoroso bikote argentinarra.
Fat Dog, Jalen Ngonda eta Alice Phoebe Lou artistak eta Cala Vento, Viva Belgrado eta Abhir aurkikuntzaren aldeko apustua ere egiten du jaialdiak.
Aurresalmenta abenduaren 5ean hasiko da, ostegunean, ondoren, Fan salmenta abenduaren 9an eta orokorra abenduaren 11n, 12:00etan, hasiko da.
Sarreren salneurria honako hau da:
Aurresalmenta esklusiboko bonua: 135€ + gastuak
Fan bonua: 145€ + gastuak
Salmenta orokorreko bonua: 150€ + gastuak
Kuadrilla bonua: 750€ + gastuak (5 bonu erosi eta 6 eskuratu)
Gaztea bonua: 120€ + gastuak (23 urtetik beherakoentzat, ezinbestekoa da NANa aurkeztea jaialdirako sarbidean)
4 gaueko kanpina: 30€ + gastuak
Sarrera doan, 11 urtetik beherakoek (aurrez formularioa beteta)