Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

kultura

Izendapena

Nolakoa izan da Miren Arzalluz Bilboko Guggenheimen zuzendari izendatzeko prozesua?

EITB MEDIA

Juan Ignacio Vidartek kargua uzteko erabakia iragarri zuen maiatzaren 20ko museoaren patronatuaren bileran, hurrengo belaunaldiari erreleboa emateko ordua zelakoan.

0:44

Berlingo (Alemania) Antonia Josten enpresa prestigiotsua izan da Bilboko Guggenheim museoaren zuzendari berria aukeratzeko hautaketa prozesuaz arduratu dena. Jakinarazi duenez, Juan Ignacio Vidartek joan den maiatzaren 20an zuzendaritza uzteko erabakia eman zuenetik, enpresa horrek 79 gizon-emakume aukeratu eta elkarrizketatu ditu.

Hautagaiek ekainaren 3tik 30era bitartean izan zuten prozesuan izena emateko epea, eta, ezaugarrien artean, nazioarteko museoen eta arte munduaren ezagutza izatea zen, baita tokiko instituzioak eta erakundeak ezagutzea eta Euskal Herriko balioekin bat egitea ere.

Izena eman zuten guztietatik, % 32, nazioartekoak ziren; % 45, Espainiako Estatuko beste erkidegoetakoak; eta % 23, EAEkoak. Horien guztien artean, arduradunek zerrenda bat aurkeztu zioten hautaketa-batzordeari, eta horrek aukeratu du Miren Arzalluz, museoaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko pertsona egokiena delakoan.