kultura
donostiako zinemaldia
'Made in Spain' sailak 21 film luze bilduko ditu, tartean, Andrea Jaurrietaren 'Nina'
eitb media
Irailaren 20tik 28ra izango da 'Made in Spain' saila. 'Tiempo de silencio y destrucción' eta 'Mucha mierda' filmen estreinaldiek emango diote hasiera eta amaiera sailari.
-
'Made in Sapain' sailaren katrela. Argazkia: SSIFF
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko 72 edizioaren 'Made in Spain' sailak 21 film luze bilduko ditu, horien artean, Andrea Jaurrieta iruindarraren 'Nina' pelikula.
Irailaren 20tik 28ra bitartean ospatuko da 'Made in Spain' saila.
EITBren partaidetza duen 'Nina' filmak jaioterrira mendeku bila itzultzen den emakume baten istorioa kontatzen du. Sorterrira itzultzeak eta txikitako lagun batekin topo egiteak mendekua aukera bakarra ote den pentsaraziko dio.
Andrea Jaurrietaren (Iruña, 1986) bigarren film luzea da eta, horrekin, Malagako Zilarrezko Biznaga Sari Berezia eskuratu du. Zuzendari nafarrak egindako lehen film luzea Ana de día/Ana by Day (2018) izan zen. Malagan lehiatu zen, eta zuzendari berri onenaren Goya sarirako nominazioa lortu zuen.
21 film luze ikusi ahal izango dira 'Made in Spain' sailean, hots, Donostia Zinemaldiko sail ez-lehiakorrean. Besteak beste, Antonio Chavarrías, Andrea Jaurrieta, Isaki Lacuesta eta Pol Rodríguez, Álex Montoya, Celia Rico, María Trénor, David Trueba eta Jonás Trueba zuzendarien filmek hartuko dute parte 'Made in Spain' sailean.
'Tiempo de silencio y destrucción' filmak emango dio hasiera sailari, eta 'Mucha mierda' pelikularekin amaituko da.