Itxi

kultura

Musika

Oasis bueltan da

EITB Media

Britainia Handiko bandak 14 kontzertu emango ditu Cardiff, Manchester, Londres, Edinburgo eta Dublinen.

0:39
Noel eta Liam Gallagher. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia.

Gallagher anaiek Oasis taldearen itzulera iragarri dute. 15 urte banatuta egon ondoren, Britainia Handiko bandak 14 kontzertu emango ditu 2025eko udan.

Sare sozialetan iragarri dutenez, sarrerak larunbatean jarriko dira salgai Erresuma Batuan eta Irlandan.

Kontzertuen datak eta lekuak honako hauek dira:

2025eko uztaila:

4 - Cardiff, Principality Stadium

5 - Cardiff, Principality Stadium

11 - Manchester, Heaton Park

12 - Manchester, Heaton Park

19 - Manchester, Heaton Park

20 - Manchester, Heaton Park

25 - Londres, Wembley Stadium

26 - Londres, Wembley Stadium

2025eko abuztua:

2 - Londres, Wembley Stadium

3 - Londres, Wembley Stadium

8 - Edinburgo, Scottish Gas Murrayfield Stadium

9 - Edinburgo, Scottish Gas Murrayfield Stadium

16 - Dublin, Croke Park

17 - Dublin, Croke Park

2009an banatu zen Oasis taldea, Parisko musika jaialdi batean Gallagher anaiek izan zuten liskar handi baten ondoren. Aurretik ere, 1991an Manchesterren sortu zirenetik, hainbat haserrealdi izan zituzten.

Oasis Britainia Handiko talderik esanguratsuenetakoa izan da. Lehen diskoa -Definitely Maybe- kaleratu zutenean, 15 milioi kopia saldu zituzten. Bigarrenarenarekin, -(What's the Story) Morning Glory- arrakasta handiagoa izan zen; 30 milioi kopia saldu zituzten. Eta hirugarrena -Be Here Now- denbora laburrenean ale gehien saldutako historiako diskoa izan zen; izan ere, lehen egunean 520.000 ale saldu zituzten.