Itxi

kultura

MÚSICA

60 gazte musikazalek hartu dute parte Gazterock udalekuen XVI. edizioan

EITB MEDIA

11 eguneko egonaldian, gazteek euren abestiak sortzeko aukera ez ezik, bideoklipak grabatzeko edota merchandisinga diseinatzeko aukera ere izan dute.

  • Argazkia: Gazterock

    Argazkia: Gazterock

Musika pasioz bizi duten 60 gazte ari dira parte hartzen aurtengo Gazterock udalekuetan. Arabako Foru Aldundiak eta Hell Dorado elkarteak lankidetzan antolatzen duten ekimena da, eta aurten 16 urte bete ditu.

Aurreko edizioetan bezala, egonaldian zehar partehartzaileek abestiak sortzeko, bideoklipak grabatzeko edota merchandisinga diseinatzeko aukera izan dute, horretan adituak direnek lagunduta eta gidatuta.

Gaur, Ana del Val Arabako Kultura eta Kirol diputatuak udalekuak bisitatu ditu, eta musikari gazteek azken egunotan sortutako musika piezak entzuteko aukera izan du.

Partehartzaileetako 10 gipuzkoarrak dira, 8 arabarrak, eta gainerakoak, Gaztela Mantxakoak, Galiziakoak eta Madrilgoak.

Ostiralean, uztailak 12, amaituko dira udalekuak.