Itxi

kultura

Gasteiz

Azkena Rock jaialdiak 50.000 pertsona baino gehiago bildu ditu bere 22. edizioan

EITB MEDIA

Gasteizko musika jaialdiak 2024ko edizioari amaiera eman dio, ingurumen- eta gizarte-arazoekin duen konpromisoa berretsiz.

  • 50.000 ikusle baino gehiago izan dira 2024ko Azken Rock Festen. Argazkia: EFE

    50.000 ikusle baino gehiago izan dira 2024ko Azken Rock Festen. Argazkia: EFE

Azkena Rock Fest jaialdiak 50.000 ikusleekin itxi du 22. edizioa. Aurten, Mendizabalako jaialdiak aipamen eta konpromiso berezia izan du munduko ingurumen eta gizarte-arazoekin.

Izan ere, arestian aipatutako gatazken inguruko informazioa jasotzeko espazio bat eskaini du aurten jaialdiak.

Eszenatokiek nazioarteko talde ezagun ugari bildu ditu; hala nola, Queens Of The Stone Age, Jane's Addiction edota Band Of Horses bezalako bandak. Horrekin batera, euskal musika taldeek ere tartetxoa izan dute jaialdian zehar; horien artean, aurten bere 20. urteurrena ospatzen duen Lendakaris Muertos taldea nabarmendu da.

Horrela, bada, Azkena jaialdiaren 2024ko edizioa amaitu eta publikoa, dagoeneko, prestatzen hasi da 2025eko ekainaren 19, 20 eta 21ean egingo den 23. ediziorako.