Itxi

kultura

Saria

Isabel Herguerak Annecyko jaialdiko Contrechamp Sari Nagusia lortu du "Sultanaren ametsa" pelikularekin

EITB Media

Bengalan 1905ean idatzi zuten zientzia-fikziozko kontakizun labur batean oinarrituta dago EITBren parte-hartzea duen animaziozko film hau, eta Inesek Indian Ladyland emakumeen lur utopikoa aurkitzeko egin zuen bidea du kontagai.

  • "Sultanaren ametsa" pelikularen kartela.

    "Sultanaren ametsa" pelikularen kartela.

Isabel Herguerak Annecyko jaialdiko Contrechamp Sari Nagusia lortu du Sultanaren ametsa Zinemaldiaren azken edizioan estreinatu zuten pelikularekin.

Bengalan 1905ean idatzi zuten zientzia-fikziozko kontakizun labur batean oinarrituta dago EITBren parte-hartzea duen animaziozko film hau, eta Inesek Indian Ladyland emakumeen lur utopikoa aurkitzeko egin zuen bidea du kontagai.

Annecyko jaialdia 1960an sortu zuten Frantziako Alpeen oinetan eta aintzira baten ertzean dagoen hiri honetan, eta 2023an Robot dreams Pablo Berger bilbotarraren pelikulak jaso zuen Contrechamp Sari Nagusia. Proposamen original eta independenteak lehiatzen dira atal horretan.