Itxi

kultura

AEK-Korrika Beka

"Kaka" "komedia ganberro eta probokatzaileak" irabazi du AEK-Korrikako Sorkunza Beka

N. V. | EITB Media

Xanti Agirrezabala eta Erika Olaizola dira antzezlaneko aktore nagusiak. 2025eko azarotik 2026ko apirilera bitartean antzeztuko da, Euskal Herriko hainbat eszenatokitan, Korrika Kulturalaren barruan.

  • Xanti Agirrezabala, Ane Elordi Korrikaren arduraduna eta Erika Olaizola. Argazkia: Asier Arroita

    Xanti Agirrezabala, Ane Elordi Korrikaren arduraduna eta Erika Olaizola. Argazkia: Asier Arroita

Kaka antzezlana da AEK-Korrikako II. Kultur Sorkuntza Bekako irabazlea, eta "komedia ganberro eta probokatzaile" hori izango da, hartara, 24. Korrika Kulturaleko ekitaldi nagusia 2025eko azarotik 2026ko apirilera bitartean.

Hala erabaki du Lutxo Egiak, Gari Garaialdek, Izar Mendigurenek, Oier Zuñigak eta Maia Muruagak osatu duten epaimahaiak, 14 hautagairen artean.

23.000 euroko aurrekontuaz jantzi du bekak Kaka, aktore nagusi gisara Xanti Agirrezabala eta Erika Olaizola dituen lana, eta horrek hartuko du Badon operaren, bekaren lehen deialdia irabazi zuen sorkariaren, lekukoa.