Itxi

kultura

34. edizioa

Maitaldia dantza festibalak 80 ikusgarri eskainiko ditu 17 udalerritan

Euskadi Irratia

Biarrizko dantza jaialdiaren 34. edizioa irailaren 4tik 16ra egingo dute, Thierry Malandainen zuzendaritzapean. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

  • Martin Harriaguek 'Crocodile' ikuskizuna taularatuko du irailaren 7an Baionan, Emilie Lericherekin

    Martin Harriaguek 'Crocodile' ikuskizuna taularatuko du irailaren 7an Baionan, Emilie Lericherekin

Maitaldia dantza jaialdia aurkeztu dute gaur, Biarritzen. Irailaren 4tik 16ra egingo dute jaialdia, Biarritzen nagusiki, baina baita beste 16 udalerritan ere, Errenteriatik Bokalera eta, ekialdera jota, Atharratzeraino.

41 konpainia arituko dira guztira dantza garaikidearen euskal hitzordu gorenean; izen batzuk aipatze aldera, Bernako, Marseillako eta Montecarloko balletak, Rennes, Caen eta Nanteseko koreografia zentroak, Sun-a Lee hegokorear sortzailea, Robinson Cassarino eta Bruno Pradet. Nola ez, etxekoak ahaztu gabe: Kukai, Bilaka, Dantzaz, Martin Harriague....

Kukaik Euskorleans aurkeztuko du, giro udatiarrean, Bilakak Ilauna sorkuntza, eta Martin Harriague Emilie Lericherekin arituko da Crocodile berritasunarekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kultura 2024