kultura
Martxoak 22 eta 23
Gauthier Dance dantza konpainiak programa hirukoitza taularatuko du Arriagan
N. V. | EITB Media
Eric Gauthier koreografo, dantzari eta musikariaren konpainiak "Beltxargen aintzira"ren bi egokitzapen eta "Minus 16" kultuzko obra eskainiko ditu ostiral-larunbatetan, Bilboko antzokian.
-
"Minus 16" pieza. Argazkia: Jeannette Bak.
Gauthier Dance konpainiak bi emanaldi egingo ditu asteburuan, ostiral-larunbatetan, Bilbon, Arriaga antzokian. Eric Gauthier koreografo, dantzari eta musikariak zuzentzen duen 16 kideko taldeak Marie Chouinard, Hofesh Shechter eta Ohad Naharin koreografoen hiru lan interpretatuko ditu.
Programa hirukoitza prestatu du Gauthierrek. Lehen zatian, Swan Lakes bere programatik ateratako bi koreografia oso desberdin konbinatzen dira, Marie Chouinard kanadarrak eta Hofesh Shechter israeldarrak sortutakoak.
Etenaldiaren ondoren, Ohad Naharin sortzaile israeldarraren Minus 16 kultuzko klasikoa interpretatuko dute konpainiako 16 dantzariek, tartean Garazi Perez Oloriz nafarrak.
Sarrerak salgai daude 21 eta 45 euro arteko prezioan.