La sed del minotauro Alex Gerediagaren antzezlana estreinatuko dute otsailaren 2an (euskarazko eta gaztelaniazko bertsio elebiduna) eta otsailaren 3 eta 4an (gaztelaniaz), Arriaga antzokian, Bilbon. "Maitasuna bilatzen duten antiheroiei buruzko istorioa da", antzokitik azaldu dutenez, "ia aintzat hartzen ez dituen mundu batean maitasuna bilatzen duten horiei buruzkoa". Jon Ander Urresti, Ainhoa Artetxe, Leire Ucha, Arrate Etxeberria eta Txubio Fdez. de Jauregui dira aktoreak Khea Ziater konpainiaren lanean. Alex Gerediagak zuzendu du antzezlana, baita testuak idatzi ere. Izaki nahigabetuez eta apur bat desesperatuez ari da lana, "zoriona konkistatzeko borroka galtzeko beldurrari aurre egiten dioten izakiez, gizon eta emakume sendo eta bihotz handikoez".