Itxi

kultura

ARTEA HORMETAN

Ondarroako bi horma-irudi, Ibarrako bat eta Baionako bat, munduko onena izateko lehian

E.J.O. | EITB MEDIA

Urtarrilaren 31n amaituko da Street Art Cities aplikazioan munduko mural hoberenaren alde bozkatzeko epea.

  • Ibarrako muralaren argazkia.

    Ibarrako muralaren argazkia.

2023an mundu osoan egin diren 100 mural onenetatik hiru Euskal Herrian daude, Street Art Cities webgune espezializatuaren arabera, eta bozketa ireki dute orain, mural horien rankinga osatzeko. Boza app bidez eman daiteke urtarrilaren 31ra arte.

Orrialdera sartzean, Ondarroako mural bat, Baionako bat eta Ibarrako beste bat agertzen dira lehen orrialdean sari nagusia jasotzeko aukera duten 50 horma-irudiren artean. Bigarren atalean, Ondarroako beste mural bat ageri da 15eko talde baten artean "Impact Award" sarirako hautagai.

Artezaleen komunitateak aukeratu ditu mundu osoko lanak, eta orain bozketa abiatu dute, irakurleek horien ordena zehazteko.

Djoelsen "Gabriel" | Ondarroa

Gabriel, mural de Djoels en Ondarroa

"Gabriel"

Djoels artista flandestarrak Ondarroako fatxada batean sortu du bere obra, Udalak bultzatutako egoitza artistikoen programa bati esker. Djoelsek munduko mural onenaren saria lortu nahi du, Ondarroako arrantzale ohi Gabriel Arrizabalagaren erretratu batekin.

Nexgraff-en murala Baionan (izenbururik gabea) | Baiona

Nexgraffek Baionan egindako horma irudia

Nexgraffek Baionan egindako horma irudia

Nexgraff pasaitar artistak bi lan ditu munduko onenen artean. Lehenengoa Baionako Zizpa gaztetxean dago, eta Lapurdiko hiriburuko Points de Vue jaialdian egin zuen. Kotilungorria Uztaritzeko inauterietako pertsonaia, margolaria bera aurpegia zapiaz estalirik, ardia, oilarra... Artistak, baina, "interpretazioei irekita" dagoela esan du.

Nexgraff-en "Granddaughter and grandmother in a garden in Ibarra" | Ibarra

'Granddaughter and grandmother in a garden in Ibarra' de Nexgraff

'Granddaughter and grandmother in a garden in Ibarra'

Nekazaritza eta kultura-tradizioak uztartzen ditu obra honek. Murala pintura plastikoa erabiliz sortu zen 15 egunean eta 33 metroko altuera eta 7 metroko zabalera ditu. Ibarrako Udalak babestu zuen obra.

Sabotaje al Montaje-ren gorazarrea euskal matriarkatuari | Ondarroa

La obra de Sabotaje al montaje

Sabotaje al montaje-ren obra

Obra hau 'Sabotaje al Montaje' izen artistikoarekin ezagutzen den Maias Matan kanariar artistak egin du Ondarroako fatxada batean . "Hiriko artxibo historikoko argazkiekin lan egin dut arrantzale herri honetako matriarkatua eta emakumee lana irudikatzeko, Euskal Herriko koloreekin", azaldu du artistak.

Ondarroako bi obrak "Kamiñazpiko Aire Libreko Museoan" daude. Iaz, Ondarroako espazio horretan Lianek sortutako "Rederas" lana hirugarren postuan geratu zen lehiaketa honetan bertan.

Edizio hartan Tuterako eta Pasaiako mural banak ere parte hartu zuten.