kultura
Mendeurrena
Ordu gutxian agortu dira Chillidaren mendeurrenari hasiera emango dion ekitaldirako sarrerak
Agentziak | EITB Media
Eduardo Chillida artista jaio zela 100 urte bete direla oroituko da aurten ekitaldi sorta batekin. Lehendabizikoa urtarrilaren 10ean izango da Donostiako Victoria Eugenia antzokian.
-
Eduardo Chillida
Eduardo Chillida artistaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko urtarrilaren 10ean Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egingo den ekitaldirako doako sarrerak ordu gutxian agortu dira.
Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazioak antolatutako gala honetan dantza, musika, filosofia eta artea izango dira nagusi, eta Anne Igartiburuk eta Mikel Chillidak, omenduaren semeetako batek, aurkeztuko dute. Hitzordua 'Eduardo Chillida 100 urte. Topalekua" izenpean egingo da ekitaldia.
Modu honetara emango zaio hasiera artista donostiarraren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko urtean zehar egingo den ekitaldi sortari. Euskal artearen erreferente nagusienetako bat izan zena 2022an hil zen.
Ekitaldian Kultura Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalak eta Hernaniko Udalak hartuko dute parte.