kultura
Heriotza
Saenz de Urturi etnografo arabarra hil da
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ohiko kolaboratzailea izan zen solasaldi eta irratsaioetan, Radio Vitorian, esaterako.
Isidro Saenz de Urturi etnografo arabarra, Urrezko Zeledon saria jaso zuena, hil da, Gasteizen. Urrezko Zeledon sariak banatzen dituen elkarteak eman du heriotzaren berri.
Saenz de Urturi Lagranen jaio zen, 1937an. Manuel Iradier Txangolari Elkarteko kide izan zen gaztetatik, mendizale, espeleologo, arkeologo eta etnografo afizionatu gisa.
Etnografo lanetan hasi zenean, On Joxe Migel Barandiaran eta Gerardo Lopez Gereñu izan zituen irakasle, eta, besteak beste, Apodaka eta Trebiñu herrien inguruko lanak egin zituen.
Ohiko kolaboratzailea izan zen solasaldi eta irratsaioetan, Radio Vitorian, esaterako.