kultura
DANTZA
Mikel Esnaolak irabazi du gipuzkoar erako Euskal Herriko Aurresku Txapelketa
EITB MEDIA
Hamar aurreskulari aritu dira nor baino nor gehiago igande honetan, eta Mattin Etxebeste oiartzuarra izan da bigarrena; hirugarrena, berriz, Ane Jaunarena lezoarra izan da.
-
Mikel Esnaola, irabazlearen txapela eskutan. Argazkia: Lurdes Esnaola
Mikel Esnaolak lezoarrak irabazi du Hondarribian, Euskal Herriko Gipuzkoar Erako Aurresku Txapelketa, igande honetan.
Hamar aurreskulari aritu dira nor baino nor gehiago, eta Mattin Etxebeste oiartzuarra izan da bigarrena; hirugarrena, berriz, Ane Jaunarena lezoarra izan da.
Legazpi, Errenteria, Oiartzun, Aduna, Villabona-Amasa eta Lezo ordezkatu dituzte hamar aurreskulariek.