kultura
Zinemaldia
James Marshen 'Dance First' filmarekin itxiko da Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioa
EITB MEDIA
Samuel Beckett idazlearen bizitzari buruzko filmak Gabriel Byrne eta Sandrine Bonnaire aktoreak ditu protagonista. Aurtengo edizioa ixteko ekitaldirako sarrerak hilaren 4an jarriko dituzte salgai.
-
Ixte-ekitaldirako sarrerak irailaren 4an izango dira salgai. Argazkia: Donostiako Zinemaldia.
James Marsh errealizadore britainiarraren Dance First filmak emango dio amaiera Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioko Sail Ofizialari. Samuel Becketten bizitzari buruzko pelikulak Gabriel Byrne eta Sandrine Bonnaire ditu protagonista.
Mashek dokumental onenaren Oscar saria irabazi zuen 2008an, Man on Wire filmarekin, eta Bafta sarietan, Sundance jaialdian eta Donostiako Zinemaldian ere sariak jaso ditu britainiarrak.
Protagonistei dagokienez, Gabriel Byrnek film ugaritan parte hartu du bere ibilbide luzean zehar, hala nola The Usual Suspects (Bryan Singer, 1995) edota Golden Globe Award saria irabazi zuen In Treatment (2009) filmean. Dance First pelikulan, irlandarrak protagonistaren rola izan du, Samuel Beckett idazlea interpretatu baitu.
Emaztearen rola, berriz, Sandrine Bonnaire aktoreari egokitu dio zuzendariak. Frantziarrak bi César sari lortu ditu bere ibilbide profesionalean zehar, horietako bat etorkizun handiko emakuzmeko aktore onenarena.
Aurtengo edizioa ixteko ekitaldirako sarrerak irailaren 4an jarriko dituzte salgai.