Itxi

kultura

Argazkilaritza

Getxophotok "etenaren ahalmen politikoari" buruzko hausnarketa plazaratuko du, 22 artistaren lanaren bidez

Ekainaren 1etik 25era egingo dute argazkilaritza jaialdia, Bizkaiko kostaldeko herrian.

  • "A vingança é uma espécie de justiça selvagem" Lucas Bambozziren argazkia

    "A vingança é uma espécie de justiça selvagem" Lucas Bambozziren argazkia

Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiak bere hamazazpigarren edizioa egingo du ekainaren 1etik 25era, eta, horren kariaz, "etenaren ahalmen politikoari" buruzko hausnarketak plazaratuko dituzte Suitzatik, Japoniatik, Marokotik, Ekuadorretik, Mexikotik, Argentinatik, Erresuma Batutik, Brasildik eta Greziatik etorritako 22 artistak.

"Etena!" izenburupean, jaialdiaren helburua "atseden hartzearen potentzial politikoaz gogoeta egitea, "gelditzea ez baita pasibo izatearen sinonimo, ezta deskonektatzearen sinonimo ere. Horregatik, kali-tatezko beste arreta modu baten aldeko apustua egin dugu, toki batean eta eskuragarri egoteko beste modu baten alde", azaldu dute antolatzaileek.

Aurtengo edizioan, 24 erakusketa egingo dituzte, horietako gehienak kalean, Algortako herrigunean, Ereaga hondartzan eta Romo Kultur Etxean, besteak beste.

Nabarmendu dituzten proposamenen artean Stephen Gill britainiarrarena dago, Ereagako igogailu barruan ikusi ahalko dena, eta Mitstoshi Hanaga argazkilari japoniarra zenarena, Europan orain arte erakutsi gabea.