Itxi

kultura

Apirilak 22, Donostian

Lasala dantza konpainiak agertoki gainean ospatuko du hamargarren urteurrena

N. V. | EITB Media

Judith Argomaniz dantzariaren konpainiak "Lasala 10 urte" ikuskizuna estreinatuko du apirilaren 22an, larunbatarekin, Gasteszena Donostiako aretoan.

1:32
Judith Argomaniz dantzari eta koreografo donostiarra

Lasala Judith Argomaniz dantzari eta koreografoak zuzentzen duen konpainiak hamar urte bete ditu, eta "Lasala 10 urte" ikuskizuna estreinatuz ospatuko du urteurrena, larunbatean, apirilak 22, Donostian.

Ikuskizun "dinamiko, fresko eta erakargarrian" hamarkada beteko ibilbidean egindako pieza esanguratsuenak batu dituzte.

"Dantza konpainia bat 10 urtez mantentzea ez da batere erraza. Zorionekoa eta eskertua sentitzen naiz maite dudan horretan aritzeagatik. Lasala bizitzak eman didan oparia da. Bizitza ospatu behar da, eta, jakina, Lasalaren 10 urteak ere bai", adierazi du Argomanizek.