Itxi

kultura

'12 minutos'

Zugaza: "Museo handituaren eta digitalaren ateak aldi berean ireki nahi genituzke"

EITB Media

"Museoa handitzearekin batera, erakundearen eraldaketa digitalerako proiektu bat dago, benetan anbizio handikoa", nabarmendu du Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak.

  • Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria '12 minustos' saioan. Irudia: EITB

    Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria '12 minustos' saioan. Irudia: EITB

Arantza Ruizek "12 minutos" tartean egindako elkarrizketan, Miguel Zugaza Miranda Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak aitortu du pinakotekaren bertsio digitala martxan jartzeak eta museo zabalduaren irekierak denboran bat egitea espero duela.

"Bi museoetako ateak aldi berean ireki nahi ditugu, esperientzia digitaletik sortuko den museo berri hori eta aurrez aurreko museoa, fisikoki handitzen ari garen museoa", azaldu du Zugazak.

Zentzu horretan, Bilboko arte galeriaren apustu teknologikoan sakondu nahi du zuzendariak. "Nik uste dut museoan pentsatu behar dugula, aurrez aurre bisita gaitzaten fisikoki handitzen dugun bitartean, museoko edukiekin eta artearekin teknologia berrien bidez iristea ere pentsatu behar dugula", azpimarratu du.

Horregatik, "museoa handitzearekin batera, erakundearen eraldaketa digitalerako proiektu bat dago martxan, asmo handikoa", Bizkaiko pinakotekako zuzendariaren esanetan.