Itxi

kultura

Estreina

Kulunka konpainiak "Forever" lan berria estreinatuko du larunbatean, Bilbon

N. V. | EITB Media

"Samurtasuna eta gordintasuna" uztartzen ditu lanak, eta konpainiaren maskaren hizkuntza isilaren aldeko apustua berresten du.

7:12
KULUNKA, ANTZERKIA, TXOTXONGILOAK

Kulunka gipuzkoar konpainia sarituak "maskaren hizkuntza isilaren" aldeko apustua egin du berriro ere "Forever" "samurtasuna eta gordintasuna uztartzen dituen" ikuskizun berrian. Urtarrilaren 28tik aurrera ikusi ahalko da hori, egun horretan, larunbatarekin, estreinatuko baitute, Arriaga Bilboko antzokian, Iñaki Rikartek zuzentzen duen obra.

"Forever" ikuskizuna konpainiak berak, Centro Dramatiko Nacionalek, Arriaga Antzokiak eta Victoria Eugenia Antzokiak ekoitzi dute, eta amestu zuenetik urruntzen ari den betiko familia baten istorioa da.

Plataforma birakari baten gainean eta oso hizkuntza zinematografikoari helduz, "Forever" karrusel bat da, konpainiak azaldu duenez, "bizitzaren noria".

Sarrerak salgai daude, 18 euroan.