Itxi

kultura

Agerraldia Legebiltzarrean

Bingen Zupiria sailburuak ez du "urrun" ikusten EAEko sortzaileentzako fiskalitate marko berezitua

EITB Media

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, eta iragarri du Jaurlaritzak Cristobal Balenciagaren marrazki, zirriborro eta beste hainbat dokumentu eskuratu dituela.

  • Musika sinfonikoaren esparrua da pandemiaren ondoren hazkunda motelena izaten ari denetako bat

    Musika sinfonikoaren esparrua da pandemiaren ondoren hazkunda motelena izaten ari denetako bat

Euskal Autonomia Erkidegoko sortzaileentzat fiskalitate marko berezitu bat sortzeko helburua "ez dago gauzatzetik urrun", Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak gaur, asteazkenarekin, esan duenez.

Zupiriak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, EH Bilduk hala eskatuta, legealdiaren orain arteko balorazioa eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren datozen hilabeteetarako erronkak aletzeko.

Fiskalitate marko berzituari buruz, Zupiriak azaldu du hainbat bilera egin dituztela Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Sailarekin eta foru aldundiekin, ados jartze aldera, eta sortzaileentzako zerga araudi berria ez dagoela gauzatzetik urrun.

Lehenik eta behin, sortzaileen errolda bat egin beharko da, eta kolektibo horretako kideek zer baldintza bete beharko dituzte adostu, sailburuak azaldu duenaren arabera.

Bestalde, sailburuak iragarri du Cristobal Balenciagaren eta Balenciaga etxearen marrazki, zirriborro eta beste hainbat dokumentu jasotzen dituen bilduma eskuratuko duela Eusko Jaurlaritzak.

Behin bilduma eskuratuta, Euskadiko Artxibo Historikoak hartu eta kudeatuko du, ondoren Getariako Balenciaga Museora eramateko.

Zupiria sailburuak adierazi duenez "pandemia oraindik indarrean dagoen arren, egoera momentu honetan ezberdina da. Kaleko emanaldiak bere onera bueltatu dira, baina une honetan arreta berezia eskatzen dute toki itxietan egiten diren emanaldiek, bereziki, antzerkiak, dantzak, musika sinfonikoak, operak eta zinemak.

Sailburuak aurreratu duenez, Kultura Plan Estrategiko berria lantzen ere ari da bera buru duen saila, eta datozen hilabeteetan aurkeztuko dute.