Juan San Martin Ortiz de Zarate (Eibar, 1922ko ekainaren 23a - Hondarribia, 2005eko maiatzaren 30a) intelektualaren obra osoa klik kolpe batera dugu gaurdanik, Eibarko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Jakin Fundazioaren lankidetzari esker. Idazlea, arkeologoa, etnografoa, mendizalea, herriaren defendatzailea (lehen arartekoa izan zen, 1989tik 1995era) eta euskaltzaina izan zen San Martin. Lehen liburua 1959an argitaratu zuen, eta Juan Antonio Mogeli buruzkoa da. Ondoren, beste hainbat gai jorratu zituen, hala nola umorea, literatura, artea, etnologia eta hizkuntza. Guztira, San Martinen lanak 1.829 obra ditu (14.615 orrialde), PDF formatuan digitalizatuta: liburuak, liburu zatiak, aldizkari eta egunkarietako artikuluak, itzulpenak eta gutunak.