kultura
Heriotza
Leopoldo Zugaza kultur sustatzaile eta Durangoko Azokako sortzailea hil da
EITB Media
Zugazak Gerediaga Elkartea sortu zuen 1964an. Berak sustatu eta zuzendu zuen lehen zazpi edizioetan Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka.
-
Leopoldo Zugaza. Irudia: EITB Media
Leopoldo Zugaza (Durango, 1932) kultur sustatzaile eta dibulgatzailea 90 urte zituela hil da.
Zugazak Gerediaga Elkartea sortu zuen 1964an. Berak sustatu eta zuzendu zuen lehen zazpi edizioetan Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka.
Euskara sustatzeko Euskera-zaleak elkartearen sortzaileetako bat izan zen, eta beste hainbat bultzatu zituen, hala nola Kurutziaga Ikastola, Ezkudiko Erakusketa Aretoa, Durangoko Arte eta Historia Museoa, Gernikako Euskal Herriko Museoa eta Manuel de Larramendi Institutu Bibliografikoa.
Halaber, ezin dugu ahaztu, Ramon Serrasekin batera, Zarauzko Photomuseum sortu zuela, espainiar estatu osoko argazkigintzan espezializatutako lehen museoa.
Era berean, Labayru Ikastegiko, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko, Eusko Ikaskuntzako eta Antso Jakitunaren Fundazioaren aldizkariaren erredakzio kontseiluko buru izan da. Etengabea izan da, gainera, editore eta literatura-sustatzaile gisa izan duen jarduera.
Sari nabarmenen artean, 2018an Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina jaso zuen, eta 2020an, Laida Lertxundi eta Pello Irazurekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Gurea Artea Saria jaso zuen.
Miguel Zugazaren aita da, kultur arloko beste figura nabarmen bat, 15 urtez Madrilgo Prado Museoa zuzendu zuena, eta gaur egun, Bilboko Arte Ederren Museoa.
EITB Mediaren elkarrizketa Leopoldo Zugazari 2021/12/07an