kultura
Frantziako Tourra
Raisa Alava ilustratzaile arabarra da 2023ko Frantziako Tourreko kartelaren egilea
Agentziak | EITB MEDIA
Egilearen premisetako bat izan da kartelak "kirola egitera, bizikleta hartzera" gonbidatzea eta Tourraren 110. ediziotik bueltzatzen ari den filosofia berdea sustatzea.
Raisa Alava ilustratzaile arabarra izan da 2023ko Frantziako Tourreko kartelaren egilea. Aurkezpena gaur (osteguna) izan da Parisen.
EFE albiste agentziari egindako adierazpenetan, kartel iragarle garrantzitsu hau egiteko lehiaketaren irabazleak esan du "erantzukizun handia" izan dela, oihartzun handiko nazioarteko ekitaldia baita.
"Nahiko kartel koloretsua da, komikiaren marrazkiaren oroigarri batzuk dituena, azken finean, nire eragin handienetako bat delako, eta alaia izatea nahi nuen", esan du Alavak.
Gainera, egilearen premisetako bat izan da kartelak "kirola egitera, bizikleta hartzera" gonbidatzea eta Tourraren 110. ediziotik bultzatzen ari den filosofia berdea sustatzea.
Kartelean, maillot horia daraman txirrindulari bat ageri da, Bilboko Guggenheimen eta itsasadarraren irudiekin, bai eta Parisko garaipen-arkuarena ere, irteerako eta Frantziako itzuliaren helmugako elementuena, guztia kolore biziko trazuekin zipriztinduta.
Alavak euskal ilustratzaileen artean dagoen "maila handia" azpimarratu du, "zoritxarrez, gutxi ezagutzen den arren, nazioan eta nazioartean oso gauza interesgarriak egiten dituen lanbide bat baita".