Itxi

kultura

Museoaren 25. urteurrena

EAEko herritarrek Guggenheim doan bisitatzeko aukera izango dute urriaren 25etik abenduaren 2ra

Agentziak | EITB Media

Sarrerak erreserbatzeko epea urrian zabalduko da. Urteko azken hiruhilekoan zehar 25. urteurrena ospatzen jarraitzeko egitaraua aurkeztu du Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusiak.

  • Bilboko Guggenheim museoa. Argazkia: EFE

    Bilboko Guggenheim museoa. Argazkia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek Guggenheim Bilbao Museoa doan bisitatzeko aukera izango dute urriaren 25etik abenduaren 2ra, 'Denontzako BBK artea' ekimenaren eta museoaren 25. Urteurrenaren markoan.

Museoaren 25 urteak ospatzen jarraitzeko, Joaquin Achucarro, Mastodonte, El Niño de Elche eta Escuderoren 'Sinfonia mitica'ren kontzertuak izango dira aurten.

Urteko azken hiruhilekoan zehar 25. urteurrena ospatzen jarraitzeko egitaraua aurkeztu du Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusiak.

Urriaren 25etik abenduaren 2ra 'Denontzako BBK artea' kanpaina martxan izango da. Euskadiko herritarrek museoa doan bisitatzeko aukera izango dute tarte horretan.

Vidarteren esanetan, BBKk babestutako ekimena "museoaren sustraitzea herriari eskertzeko" modua da, "urte guzti horietan erabakigarria izan baita arrakastan". Sarrerak erreserbatzeko epea urrian zabalduko da.

Datozen hilabeteetako ekitaldien artean, museoaren atariak Francisco Escuderoren 'Sinfonia Mitica' hartuko du, Bilboko haur abesbatzaren eta Ensemble Kuraiaren eskutik; eta Andoni Aleman kontalari bezala.

Lanak euskal mitologia du ardatz; konkretuki, Jose Miguel Barandiararen kontakizunak, eta testu osoa euskaraz da. Ensemble Kuraiak museoak bezalaxe 25 betetzen ditu aurten.

Urriaren 14, 15, 16 eta 17an emanaldi sorta izango da museoaren kanpoaldean. Solomon Guggentheim museoko Works & Process programan parte hartzen ari diren dantzariak izango dira protagonistak. Rap, beatbox eta break dance emankizunak eskainiko dituzte.

Urriaren 14an Pop-up emanaldiak antolatu dituzte, 12:00etan Moyua plazan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, eta 18:30ean Areatzako zubian eta Arriaga plazan; eta urriaren 15ean, 12:30ean, Plaza Barrian eta 18:30ean Udaletxeko zubian. Gainera, urriaren 16an museoa izango dira emankizunak, 12:30ean eta 20:30ean, eta urriaren 17an, 18:30ean.

Urteurrena urriaren 18an ospatuko da. Bilbo, New York eta Veneziako Guggenheim museoetako patronatuek ospakizun bateratua egingo dute 17ko gauean. Museoaren urteroko afariaren edizio berezia izango da gau horretan bertan.