kultura
HILBERRIA
Gregorio Larrañaga 'Mañukorta' bertsolaria hil da, 78 urterekin
EITB Media
Markina-Xemeinen jaioa, bertso munduan zein handik kanpo ezaguna izan da Larrañaga. Beilategia bihar 16:00etatik 17:30era jarriko dute Berriatuako Gardotza poligonoan. Hileta elizkizuna, ostera, 18:00etan izango da Larruskaingo elizan
Gregorio Larrañaga 'Mañukorta' bertsolaria zendu da gaur goizean 78 urterekin, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eman du berria.
Markina-Xemeinen 1943an jaioa, bertso munduan zein handik kanpo ezaguna izan da Gregorio Larrañaga Mandiola Mañukorta.
60ko hamarkadan hasi zen kantuan eta 80koan egin zen bertso munduan ezagun; 1989ko Txapelketa Nagusian finalaren atarian geratu zen.
Bertsolaritzan ez ezik, Mañukorta ETBren zenbait saiotan ere aritu zen, "Finlandia" edo "Ez da posible" saioetan, esaterako.
Xabier Amurizak haren biografia eta pasarteak jaso zituen 2014an Mañukorta bertsonajea liburuan.
Beilategia bihar 16:00etatik 17:30era jarriko dute Berriatuako Gardotza poligonoan. Hileta elizkizuna, ostera, 18:00etan izango da Larruskaingo elizan.