Itxi

kultura

ZINEGOAK

eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du Zinegoak jaialdiaren irekiera ekitaldia

EITB MEDIA

Bilboko Arriaga Antzokian egingo da gala, arratsaldeko 19:30ean hasita Albertina Carrik ohorezko saria jasoko du. Albertina Carrik ohorezko saria jasoko du eta, horrez gainera, Olatz Salvadorren emanaldiaz gozatu ahal izango da.

  • Zinegoak 2022 jaildiaren irudia

    Zinegoak 2022 jaildiaren irudia

Arratsaldeko 19:30ean emango diote hasiera Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiari Bilboko Arriaga Antzokian, eta inaugurazio ekitaldia streming bidez ikusteko aukera izango da EITB Mediaren webgunean. Bertan ohorezko saria jasoko du Albertina Carri argentinar zinemagile eta ekintzaileak,eta Olatz Salvador kantariaren emanaldia ere izango da ikusgai.

Edizio honetan EITB Media ikus-entzunezko taldea Zinegoak Jaialdiaren bidelagun izango da; izan ere, 19. edizioko sari nagusia babestearekin batera, hasiera eta itxiera ekitaldiak zuzenean eskainiko ditu streaming bidez eta hurbileko jarraipena egingo die taldeko hedabideek.

Zinemaren eta kulturaren bidez sexu- eta genero-aniztasunari ikusgarritasuna ematea helburu duen ekimenean hainbat film lehiatuko dira sail ofizialean, eta irabazleak 4.000 euroko sari nagusia eskuratuko du, aurten, lehen aldiz, EITB Mediak babestuko duena.

Sari hori itxiera galan emango da, Bilborock aretoan, martxoaren 7an. eitb.eus-en streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izango da ekitaldia eta sari nagusiaz gain, Publikoaren saria, Giza Eskubide eta Aniztasuna, Lesbianismo eta Generoa, Epaimahai Gaztearen saria eta Seniorraren sariak ere banatuko dira, besteak beste.

Gure burua izendatzeko eskubidea, inposatutako etiketarik gabe, aldarrikatuko du aurtengo Zinegoak jaialdiak. Horretarako, zinema proiekzioekin batera, bestelako edukiak izango dira: arte eszeniko ikuskizunak, hausnarketarako eta eztabaidarako guneak, profesionalen arteko topaketak, ikasleentzako masterclass-ak eta Europako beste jaialdi batzuekin hartuemanak.