Itxi

kultura

Lehiaketa

Txirri, Mirri eta Txiribiton: 40 urte txikienei barrea eragiten

Erredakzioa

40 urte beteko dituzte Euskal Herriko pailazorik beteranoenek. Urteurrena ospatzeko, bideo lehiaketa bat jarri dute martxan.

01:21
Txirri, Mirri eta Txiribiton, 40 urte pailazo lanetan

Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek urteak daramatzate Euskal Herriko haurrei barrea eragiten. Zehazki, 40 urte beteko dituzte 2012an.

Bideo lehiaketa berezi bat jarri zuten martxan, hiru pailazoen bost abesti ezagunenak oinarri hartuta. Urteurren horren inguruan bideo lehiaketa bat antolatu dute eta igandean bertan jakingo da zein den irabazle nagusia.

Hilabetero kantuetako bat izan da lehiaketaren ardatza, eta etxeko txikienek abestiaren bideoklipa grabatu eta pailazoen webgunera bidali behar zuten. Bideo ganberro, dibertigarri eta barregarriak jaso dituzte Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek.