Itxi

kultura

Musika

Georgie Dann, udako abestiaren enbaxadorea, zendu da 81 urte zituela

Agentziak | EiTB Media

Madrilen hil da. "El bimbo", "Macumba" edo "Carnaval, carnaval" bezalako kanta ezagunez gain, Dannek guztira 303 abesti egin ditu konpositore eta kanta-idazle gisa.

1:45
Georgi Dann

Georgie Dann artista ospetsua, "El chiringuito" edo "La barbacoa" kanta ezagunengatik udako abestiaren enbaxadorea, zendu da Madrilen 81 urte zituela, ospitaleko iturriek baieztatu dutenez.

1940an jaio zen, Parisen, Georges Mayer Dahan izenarekin. Espainian, bere ospea eraikitzen hasi zen 1965ean, Mediterraneoko Jaialdian. Ondoren, "El catashock" bere lehen arrakasta handia iritsi zen 1969an.

"El bimbo", "Macumba" edo "Carnaval, carnaval" bezalako kanta ezagunez gain, Dannek guztira 303 abesti egin ditu konpositore eta kanta-idazle gisa. SGAEko datu basean jaiotze data 1936. urtea du Dannek.

Magisteritzan lizentziatu zen, eta Pariseko Kontserbatorioan bederatzi urte ikasi zituen. Klarinetista bezala espezializatu zen. Ibilbide diskografikoa "Por que un pijama" (1966) lanarekin abiatu zuen. 20 album baino gehiago egin zituen.

Komunikabideetan azken agerraldietako bat 2013an egin zuen "La cerveza" lanarekin. Abestiak bere estiloaren ikur guztiak ditu, eta dagoeneko milioi erdi bistaratze lortu ditu Sarean.

Patricia eta Raul Dannen bi seme-alabak musika munduan saiatu ziren, Calle Paris taldean.