Itxi

kultura

Maiatzak 26-29

Portugal izango da Pasaia Itsas Festibalaren bigarren edizioko kultura gonbidatua

N. V. | EITB Media

2020an zen egitekoa jaialdiaren bigarren edizioa, baina, pandemia tarteko, maiatzaren 26tik 29ra bitartean egingo dute.

  • Erakundeetako ordezkariak eta jaialdiaren antolatzaileak, jaialdiaren aurkezpenean

    Erakundeetako ordezkariak eta jaialdiaren antolatzaileak, jaialdiaren aurkezpenean

Pasaia Itsas Festibalaren bigarren edizioa 2022ko maiatzaren 26tik 29ra egingo dute, eta Portugal izango da itsas kultura gonbidatua; zehazki, Moita herria izango da ohorezko gonbidatua.

Portugalgo itsas ordezkaritzaz gain, beste hainbat kulturatako itsasontzi tradizionalak ere iritsiko dira. Oraingoz, tamaina handiko bi ontzi daude baieztatuta: Shtandart, 34,5 metroko luzera duen XVIII. mendeko errusiar fragata baten erreplika, eta Oosterschelde, hiru mastako goleta herbeheretarra, 50 metroko luzera duena eta 1918an eraikia.

2020an egin behar zuten eta pandemiak atzeratu zuen edizioa berreskuratu egingo da, beraz.

Lehorreko jardueren programazioari dagokionez, Pasaiako barrutietan gauzatuko da: Pasai Donibane, Pasai San Pedro, Pasai Antxo eta Trintxerpe. Datozen hilabeteetan, festibaleko lantaldeak bilerak egingo ditu lurraldeko kultur eragileekin, bigarren edizio honetako programazioa sortzeko.