Itxi

kultura

Argazkilaritza

Partekatze kontzeptua izango da Getxophoto jaialdiaren hurrengo edizioaren ardatza

N. V. | EITB Media

Irailaren 2tik 26ra egingo dute Bizkaiko jaialdiaren hamabosgarren edizioa.

  • "Enjoy House" Shelli Weilerren lana

    "Enjoy House" Shelli Weilerren lana, Open Call deialdiaren irabazleetako bat

Getxphoto irudiaren nazioarteko jaialdiaren hamabosgarren edizioa irailaren 2tik 26ra egingo dute, eta antolatzaileek hogei erakusketa paratuko dituzte toki publikoetan, "partekatze" kontzeptuaren inguruko hausnarketa pizteko. Gainera, on line programazioa ere izango da, baita herritarrek parte hartzea sustatzeko hainbat ekintza ere.

Jon Uriarte Londreseko The Photographers Galleryko komisario digitala izango da bigarren urtez Getxophotoko komisarioa, eta hainbat jatorri eta jarduera eremu dituzten hogei bat artistaren proiektuak aukeratu ditu.

Jokin Aspuru jaialdiaren zuzendariak azaldu du Ereaga, Portu Zaharra eta Algorta izango direla jaialdiaren erdigunea, baina aurten beste auzo batzuetara zabalduko da, Romora esaterako. "Toki garrantzitsua izango da", erantsi du.  

Gainera, lehen aldiz, argazkilaritza zentroetako ikasleen arteko topaketa antolatuko du jaialdiak. 40 ikasle baino gehiago iritsiko dira Bartzelona, Madril, Valentzia, Alacant eta Bilbotik.

'Enjoy house', Shelli Weiler

'Enjoy house', Shelli Weiler