Itxi

kultura

Ekainak 4 eta 5

Opera, dantza, musika eta antzerkia Arriagan: "Los siete pecados capitales"

N. V. | EITB Media

Diziplina horiek guztiak uztartuko ditu Arriaga Antzokiak ekainaren 4 eta 5ean agertoki gainera eramango duen "Los siete pecados capitales" ikuskizunak.

  • "Los siete pecados capitales"

    "Los siete pecados capitales", Arriagan. Argazkia: E. Moreno Esquibel - Teatro Arriaga

Opera, dantza, musika eta antzerkia uztartuko dira ekainaren 4 eta 5ean "Los siete pecados capitales" Bilboko zentroaren ekoizpen berrian.

Arriagako ikuskizuna Urte eroak. 1920ko hamarkada Guggenheimen uda honetan ikusgai egongo den erakusketarekin lotuta dago.

Barbora Horakova Joly txekiarrak zuzenduta, ikuskizun satiriko honek bost kantari, bederatzi dantzari, hiru aktore eta orkestra bat batzen ditu, eta Anna izeneko emakume batek AEBetako zazpi hiritan zehar egiten duen bidaia du kontagai.

Iker Sanchez Silva da ikuskizunaren zuzendari musikala. Nicola Beller Carbone sopranoak antzezten du Annaren papera opera zatian; dantzari heltzen dion zatian, berriz, Iratxe Ansak gorpuzten du pertsonaia hori, Dantzaren Espainiako Sariaren irabazleak.  

Bion ondoan egongo dira Javier Tome eta Josu Cabrero tenorrak, Jose Manuel Diaz baritonoa eta Fernando Latorre baxu-baritonoa, laurak ere euskal herritarrak.  

Operazale, dantzazale eta antzerkizaleek ekainaren 4an, ostiralarekin, eta 5ean, larunbatarekin, hitzordua izango dute Bilboko Arriaga antzokian, 19:00etatik aurrera, harrokeriarekin, zikiozkeriarekin, lizunkeriarekin, haserrearekin, sabelkeriarekin, inbidiarekin eta nagikeriarekin.