Itxi

kultura

Saria

Teatro Estudio Donostiako konpainiak Gizarte Arloko Max saria jasoko du

N. V. | EITB Media

1965ean Antigua auzoan sortutako konpainiak urriaren 4an jasoko du golardoa, Bilboko Arriaga antzokian.

  • Manolo Gomez

    Manolo Gomez, Teatro Estudioko zuzendaria. Argazkia: © Juantxo Egaña / Fundación SGAE

Max Arte Eszenikoen Espainiako sarien XXIV. edizioaren antolatzaileek Zaleentzako edo Gizarte esparruko Max saria Teatro Estudio 1965ean San Sebastian Martiriaren Antiguako elizan sortutako donostiar konpainia amateurrak jasoko duela iragarri du.  

Manolo Gomezek sortu zuen taldea, eta berorren zuzendaria da oraindik ere. “Ezustekoa” jaso ondoren, “esker ona eta aitorpenaren sentsazioa datorkit, oso gazte ekin genion auzotar antzerkizale batzuen hauspoa, alegia, gure kezka sozialak eta kulturalak bideratzeko, batez ere diktaduraren amaieran auzo-giro komunitarioa astintzen zuen hiri honetan, antzerkia aintzat hartu genuenen indarra”, adierazi du.

Gomezek urriaren 4an jasoko du saria, Arriaga Bilboko antzokian.

60 proiektuk baino gehiagok “egiaztagarri ez ezik ukaezin egiten dute balioetan oinarritutako antzerki-prestakuntzaren, auzo-kultura dinamizazioaren eta antzerkigintaren alde urte hauetan guztietan zehar egindako apustua”, antolatzaileek ohar batean azaldu dutenez.

1965ean debuta egin dutenetik, José Sanchís Sinisterra, Juan Mayorga, Fernando Arrabal eta Bertold Brecht, Tenesse Williams, Valle Inclán zein Chejov mitikoen testuak landu dituzte.

Donostia ere bere inplikazio eta konpromiso sozialaren lekuko izan da urte hauetan guztietan, Martuteneko espetxearekin esaterako, Loiola auzoko Emakumeen Elkartearekin, Matia Patronatuarekin, Erausoko Katalina Arte Klubarekin, Berioko zaharren egoitzarekin, Aieteko Katxola Kultur Elkartearekin eta abarrekin egindako lankidetzari esker.