Itxi

kultura

30 urteren ostean

Enrique Villarrealek, 'El Drogas'ek, Barricada utzi du

Erredakzioa

'Boni' Hernandezekin, Mikel Astrainekin eta Sergio Osesekin batera taldea sortu zuenak, arrakasta handiena izan duen taldea utzi du, hori sortu eta 30 urtera.

  • Enrique Villarreal, 'El Drogas'. Argazkia: DN

    Enrique Villarreal, 'El Drogas'. Argazkia: DN

Enrique Villarreal Armendarizek, 'El Drogas'ek, ostiralean adierazi zuenez, Barricada taldea utzi du, arrakasta handiko rock taldea sortu zenetik 30 urte bete direnean.

'Boni' Hernandezekin, Mikel Astrainekin eta Sergio Osesekin batera taldea sortu zuen ‘El Drogasek’ Txarrena web-orrialdean komunikatu baten bidez eman du horren berri. Duela gutxi arte bi taldeetan izan da abeslaria.

Enrique Villarreal 1982an, taldea sortu zenean, zegoen Barricadako kide bakarra zen, ‘Boni Hernandezekin batera. ‘Txarrena’ taldean jo du (bere lehen albuma 1992an irten zen), ‘Barricada’n izan den bitartean.