Itxi

kultura

Otsailera arte

Beste bat! zikloak zuzeneko 250 ikuskizun eskainiko ditu

eitb.eus

Zuzenekoen zirkuituak musika, antzerkia, dantza eta zirkua bultzatuko ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako agertokietan, datozen lau hilabeteetan. Musika Bulegoak antolatu eta Jaurlaritzak finantzatu du.

  • Belako

    Belako taldeak parte hartuko du, besteak beste, kontzertu zikloan

Euskal Herriko Musika Bulego elkarteak Beste Bat! Zuzeneko Arteen Zirkuitua aurkeztu du gaur, Euskadiko Antzoki Sarearen lankidetzarekin eta Eusko Jaurlaritzak finantzatuta. “Kultura sustatzea, agertokietara itzultzea, erritmoa berreskuratzea, sormena bultzatzea eta zuzeneko arteekiko ilusioa partekatzea” dira ekimenaren helburuak, gaur horren antolatzaileek azaldu dutenez.

2020ko azaro eta abenduan eta 2021eko urtarril eta otsailean, hainbat arte-diziplinatako 250 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu zirkuituak. Gehienak (% 80) musika kontzertuak izango dira, baina antzezlanak, dantza ikuskizunak eta zirku emanaldiak era badira egitarauan.

Denetariko izenak ageri dira programazioan, hala nola Izaro, Belako, Ruper Ordorika, Hakima Flissi, Maren, Idoia Asurmendi, Verde Prato eta Sara Zozaya musikan, Tanttaka Teatroa, Markeliñe eta Pirritx Porrotx eta Marimotots antzerkian eta Dantzaz eta Kukai dantzan.

Antolatzaileek emandako datuen arabera, emanaldien % 70 baino gehiago euskaraz izango dira.

Zirkuituari buruzko informazioa eta agenda eguneratua www.beste-bat.eus webgunean daude ikusgai.