kultura
SORMEN BEKA
Ikus-entzuneko proposamenak izango dira III. Sormen Bekaren protagonista
EITB.EUS
Kultur sorkuntzaren barruan Durangoko Azokak bere baitan hartzen dituen diziplinak izango dira kontuan: literatura, musika, arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoak.
-
Nerea Mujika Julian Rios eta Ane Abanzalegi. Irudia: Gerediaga Elkartea.
Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak hirugarren urtez abian jarri dute Durangoko Azokan emango duten Sormen Beka da. Egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da.
55. Durangoko Azokari lotuta, aurtengo deialdiaren ardatza ikus-entzunezkoa izango da (aurreko bi urteetan literatura eta musika izan ziren). Kultur sorkuntzaren barruan Durangoko Azokak bere baitan hartzen dituen diziplinak izango dira kontuan: literatura, musika, arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoak. Aurkez daitekeen proposamena diziplina bakarra edota diziplinen arteko uztarketa izan daiteke.
Lanak aurkezteko epea irailaren 21era artekoa izango da, arratsaldeko 18:00ak artekoa. 18 urtetik gorako sortzaile berriek (zirkuitu komertzialetean lanik aurretik zabaldu ez duten pertsonak, edota ikus-entzunezko jaialdiren baten bere lanen bat sarituta izan ez duten lehiakideak) izango dute parte hartzeko aukera, bai banaka zein taldeka. Aurten abian jarri den bekaren zenbatekoa 15.000€koa da.
Sortzaile bakoitzak posta elektrikoz bidali beharko du lana hurrengo helbide elektronikora: gerediaga@durangokoazoka.eus.
Lanarekin batera, hainbat dokumentu aurkeztu beharko dira (ereduak durangokoazoka.eus webgunean):
- Eskaera formularioa
- Sortzailearen curriculuma eta portfolioa
- Proiektuaren memoria (motibazioa, luzera, kronograma…)
- Landu nahi den ikus-entzunezkoaren gidoia, eskaleta edo stroyboard-a
- Ikus-entzunezko ekoizpen plana
Balorazio irizpideak:
- Proiektuaren kalitatea
- Gaitasun berritzailea eta originaltasuna
- Proiektuaren hedatze ahalmena
- Aurrez aurreko proiektuaren defentsa
Ebazpen prozedura:
Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu, eta sortzaile horiek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen berri 55. Durangoko Azokan emango da.
Bekaren irabazleak urtebeteko epea izango du proposamena burutzeko eta 56. Durangoko Azokan (2021an) erakutsiko du emaitza.