Itxi

kultura

Bilbo

Arte Ederren Museoa handitzeko baimena eman du Bilboko Udalak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lanak datorren urteko lehen lauhilekoan hasiko dituzte. Proiektua Norman Foster arkitekto britainiarrak diseinatu du.

  • Arte Ederren Museoa erreformatzeko proiektuaren irudia.

    Arte Ederren Museoa erreformatzeko proiektuaren irudia. Argazkia: Arte Ederren Museoa

Bilboko Udalak Arte Ederren Museoa erreformatzeko eta 7.400 metro koadrotan handitzeko egitasmoa onartu du hiriaren antolaketarako kontseilu aholkulariari aurkeztu eta gero.  

Foro horretan auzo elkarteek eta erakunde ezberdinek hartzen dute parte.

Proiektua Norman Foster arkitekto britainiarrak diseinatu du. Aurreikuspenaren arabera, lanak 2021eko lehen lauhilekoan hasiko dituzte eta 2022ko azken hiruhilekoan edo 2023ko hasieran egongo dira amaituta.

Arriaga patioaren eta egungo eraikinaren gainean, mendebaldeko fatxadan, bi solairu eraikiko dituzte. Halaber, betiko sarrera berreskuratuko dute eskalinata berri bat eginda.

Bi solairu horiek eusteko kanpoaldean beste hainbat oinarri ezarriko dituzte.