Itxi

kultura

Euskara

Euskarazko 100 hitz topatu dituzte Suitzan 1610ean idatzitako liburu batean

ETB

Hiztegi antzeko bat da, 130 hizkuntza agertzen dira bertan, baina euskarak leku berezia du. Garai hartan euskarak nazioarte mailan zuen garrantziaren tamaina ematen du.

1:19
Aurkitutako liburua / EiTB

Nafarroako Mintzoa editorialak 1610. urtean Zurichen (Suitza) idatziriko Mithridates de differentis linguis... liburua eskuratu du, eta euskarazko hitzak eta Euskal Herriari buruzko aipamenak jasotzen ditu.

Hiztegi antzeko bat da, 130 hizkuntza agertzen dira bertan, baina euskarak leku berezia du. Garai hartan euskarak nazioarte mailan zuen garrantziaren tamaina ematen du.

Lau orri eskaintzen dizkio liburuak euskarari. Euskarazko 100 bat hitz itzulita daude latinera, eta Euskal Herriari buruz ere mintzo da.

Suitzako Kaspar Waser teologo eta hizkuntzalariak idatzi zuen, eta baliteke Joanes Leizarraga ezagutzea, haren Testamentu Berria aipatzen baitu.

Orain hiru aste, Italiako konde bati erosi zion Mintzoa editorialak liburua. Munduan beste 20 bat ale daude, eta orain salgai jarri dute erakunde edo partikular batek eskura dezan.