kultura
Irailaren 7an
Bost euskal finalista, Espainiako Arte Eszenikoen Max sarietan
eitb.eus
Zanguango Teatro, Barsanti eta Kukai Dantza konpainiak eta Iñaki Rikarte eta Fernando Bernues zuzendariak, euskal ordezkariak Espainiako arte eszenikoetako sarietako finalisten artean.
-
"Gauekoak" konpainiaren ikuskizuna bi sailetan da finalista
Espainiako Arte Eszenikoen Max sarien antolatzaileek 23. edizioko finalisten zerrenda argitaratu dute gaur, asteartearekin.
60 finalisten artean, Barsanti Konpainia eta Zanguango Teatro euskal taldeak daude, Kale Gorrian/Deshaucio eta Al otro lado lanekin, hurrenez hurren, kale ikuskizun onenaren atalean, eta Kukai Dantzak Dantza ikuskizun onenaren sarirako hautagai da Gauekoak lanarekin.
Bestalde, Iñaki Rikarte aktore eta zuzendari arabarra eszenako zuzendari onenaren sarirako finalista da El desdén con el desdén Antzerki Klasikoko Espainiako Konpainia Nazionalaren lanagatik, eta Fernando Bernués donostiarrak espazio eszenikoko diseinu onenaren saria eskura lezake Kukai Dantzaren Gauekoak-en kokapenagatik.
Max Sarien irabazleak irailaren 7an jakinaraziko dituzte Malagako Cervantes antzokian.