Itxi

kultura

Polemika

Donostiak proiektuaren kalitatea dela eta irabazi du, Urgellen ustez

Erredakzioa

Kordobako alkateak bezalaxe, Zaragozakoak ere gutun anonimoa jaso omen du. "Gertaera konfirmatzen bada, emaitza baliogabetu, epaimahaia desegin eta prozesua hasieratik hasi behar da", esan du.

  • Blanca Urgell Plató 2.0 saioan. Foto: EITB

    Blanca Urgell Plató 2.0 saioan. Foto: EITB

Blanca Urgell Kultura sailburua Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearekin batera izan da Musika Hamabostaldiaren aurkezpenean, eta Kordobako alkateak epaimahaiko kide baten kontra plazaratutako akusazioen aurka azaldu da. Urgellek esan duenez, proiektuaren kalitatea dela eta irabazi du Donostiak, eta ez beste arrazoirengatik.

Erabakia hartzeko prozesuan irregulartasunak egon zirela frogatzen duen eskutitz bat jaso zuela adierazi zuen ostegun honetan Jose Antonio Nieto (PP) Kordobako alkateak. Ustez, epaimahaikide batek euskal hautagaiari egindako gomendio batzuk erakusten dituen artxiboak daude gutun horretan. Piztutako polemika horren aurrean, Espainiako Kultura Ministerioak 2016ko Kulturaren Europear Hiriburua erabakitzeko prozesua aztertuko duen ikerketa zabalduko duela iragarri zuen, prozesu horren ''gardentasun eta objetibotasuna'' frogatzeko.

Lehendakaria: ''Galtzaile txarrek jarri dute zalantzan Donostia 2016''

Patxi Lopez Santanderren izan da, Menendez Pelayo udako unibestitateak gonbidatuta. 2016ko Kultura Hiriburuaren inguruaren sortutako polemikaz aritu da, eta polemika hantzua dela esan du. Lehendakariak esan du "galtzaile txarrenen" jokabidea hartu dutela Donostia 2016ren hautagaitza zalantzan jarri dutenek eta, bide batez, kritikatu du ezezagun batek bidalitako informazioari nazioarteko epaimahai "independiente" batek esan duenari baino garrantzia gehiago ematea

Gipuzkoako Foru Aldundiak berriz babestu du Donostia izendatu izana

Gipuzkoako Foru Aldundia ''''erabat ados'''' agertu da ostiral honetan epaimahaiak plazaratutako txostenarekin. Bertan, Donostia 2016 proiektuaren ''''bikaintasuna'''' azpimarratzen dute. ''''Bikaintasun hori'''' Donostiako Udalak egindako ''''kudeaketa lan onenaren'''' ondorio dela uste du Martin Garitanoren gobernuak, eta berretsi egin du proiektuari eskainitako babesa.

Zaragoza ere, Kordobarekin bat

Kordobako alkateak bezalaxe, Zaragozakoak ere gutun anonimoa jaso du. Juan Alberto Bellochekk jakitera eman duenez, berak ere jaso du Frantziatik bidalitako gutun anonimoa, Donostiaren hautagaitzaren inguruko irregulartasunen berri emanez. "Gertaera konfirmatzen bada, emaitza baliogabetu, epaimahaia desegin eta prozesua hasieratik hasi behar da", esan du Bellochek prentsaurrean. Gainera, jaso duen dokumentazioari sinesgarritasuna ematen diola esan du. "Gai larria dela uste dut, eta ziurrenik benetakoa da", adierazi du.