kultura
Auzitegi Nazionalean
Ruz epaileak galdeketa egin dio Bautista SGAEko presidenteari
Erredakzioa
SGAEko hiru buruzagiak Auzitegi Nazionaleko Ruz epailearen aurrean agertu dira. Atxilotuei bidegabeko jabetza delitua leporatu diete.
-
Poliziak, SGAEren atarian. Irudia: EFE
Auzitegi Nazionaleko Pablo Ruz epailearen aurrean izan dira ostiralean Guardia Zibilak atxilotutako SGAEko hiru buruzagiak tartean, Eduardo Bautista SGAEko presidentea. Ruzek Enrique Losa zuzendari orokorrari eta Ricardo Azcoaga finantza-zuzendariari galdeketa egin die eta kautelazko neurriak jarriko dizkien erabaki beharko du. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, gainontzeko sei atxilotuek astelehenean deklaratuko dute.
"Errugabetasun presuntzioa aintzat hartu behar da"
Angeles Gonzalez-Sinde Kultura ministroak "begirunea" eskatu du SGAEren gaineko Auzitegi Nazionalaren ikerkuntzaren gainean. Gonzalez-Sindek azpimarratu duenez, "gertatutakoa argitu dezaten, funtsezkoa da ikerkuntzak aurrera egitea". Hori dela eta, "epaileek hartutako erabakiei erabateko begirunea" diela baieztatu du.
Halaber, ministroak gaineratu duenez, Kultura Ministerioak "erakunde honen sortzaileen interesen alde egingo du, horren kudeatzaileak nortzuk diren alde batera utzita". Hala ere, "errugabetasun presuntzioa aintzat hartu behar" dela nabarmendu du.
Bestalde, Guardia Zibila egiten ari den operazioa baloratzea saihestu du Alfredo Perez Rubalcaba presidenteordeak eta agenteek epailearen aginduak betetzen dituztela gogorarazi du.
Bederatzi atxilotu
Guardia Zibilak SGAEren egoitza miatu du ostirala honetan, 14 orduz, Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak hala aginduta. Ondorioz, bederatzi lagun atxilotu ditu tartean, Teddy Bautista SGAEren presidentearekin batera, Ricardo Azcoagazuzendari finantzarioa eta Jose Neri sDae filial digitaleko zuzendarinagusia, bidegabeko jabetze delitu bat egin dutelakoan.
Atxilotuak Auzitegi Nazionaleko 5. epaitegiko epailearen esku utzi dituzte. Pablo Ruz epaitegi horren buruak SGAEren hainbat kontu blokeatzeko eta bahitzeko agindua ere eman du, iturri judizialek jakitera eman dutenez.