Itxi

kultura

Donostia

Donostiako 'Haizearen Orrazia' kultur ondare izendatu du Jaurlaritzak

Agentziak | Erredakzioa

Chillida eskultoreak eta Peña Ganchegui arkitektoak diseinatutako multzoa “gure erkidegoko ikur kulturala da”, Bingen Zupiria Kultura sailburuaren hitzetan.

  • "Haizearen orrazia"

    Otsailean abiatu zituzten "Haizearen orrazia" kultura ondare izendatzeko izapideak

Donostiako Kontxako Badian dagoen 'Haizearen Orrazia' kultur ondare izendatu du ostegun honetan Eusko Jaurlaritzak. Eduardo Chillida artistaren eskultura multzo batek eta Luis Peña Ganchegui arkitektoak diseinatutako plazak osatzen dute kultur ondare izendatutako eskultura multzoa.

Gobernu Kontseiluaren bileraren ondoren emandako prentsaurrekoan, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak adierazi du Chillidak eta Peña Gancheguik ingurune natural batean egindako lanak "herri honetan bakarrak diren ezaugarri batzuk" biltzen dituela. "Donostia hiriarentzat ikur bihurtu da, eta gure Autonomia Erkidegoko ikur kulturala ere bada", esan du.

'Haizearen Orrazia' kultur ondasun gisa aitortzea ezinbesteko baldintza da Unesco erakundeari eskultura multzoa Gizateriaren Ondare izendatzea eskatu ahal izateko. Eskultura arrosa koloreko granitozko terrazek eta harkaitzei atxikitako altzairuzko hiru piezek osatzen dute.