Itxi

kultura

Abenduak 6

Eta Durangoko Azokaren bigarren egunerako, zer?

eitb.eus

Bernardo Atxaga, Karmele Jaio, Zea Mays, Txakur Gorria, Zetak, Sormen Beka DA!, Kimuak film laburren emanaldia, Koldo Izagirre, Gamer eguna… indartsu dator ostirala.

  • Gaur emango dute Sormen Bea DA! Argazkia: EiTB

    Gaur emango dute Sormen Bea DA! Argazkia: EiTB

Jaieguna aprobetxatuz egitekoz betea egongo da azokako bigarren eguna. Izen handiak oholtzaratuko dira egun guztian zehar Durangoko Azokako agertokietan.

Literaturari erreparatuta, egun indartsuena izango da. Ahotseneko solasaldietan honako hauek hartuko dute parte, besteak beste: Bernardo Atxaga (Etxeak eta hilobiak), Karmele Jaio (Aitaren etxea), Harkaitz Cano eta Adur Larrea (Antzara eguna), Joxemari Iturraldek (Joseba Sarrionandiaren Airea ez da debalde).

Musikari dagokionez, Ahotseneko zuzenekoetan, Zea Mays, Mad Muasel, Rodeo, Unidad Alavesa eta Euskal Herriko trikitixa elkartearen eskaintzaz gozatu ahalko da.

Eguneko hitzordu garrantzitsuenetakoa, hala ere, Areto Nagusian izango da 10:30ean, 2019ko Sormen Beka DA! emango baitute Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak. Gainera, 2018ko beka irabazi zuen AtopiaRPG euskarazko rol jokoa aurkeztuko dute ekitaldi berean.

Azokako postu eta aurkezpen guztietara joan nahiak sortzen duen tentsioa arintzeko aukera ere izango da Maite Eizmendik 12:30ean Areto Nagusian emango duen Yoga saioan.

Ikus-entzunezko sorkuntzekin jarraituz, Euskadiko Filmategiak, Kimuakek hautatutako hainbat film labur emango ditu Irudienean: Aitor Arregiren eta Jose Mari Goenagaren Mateoren Ama, Ainhoa Gutiérrez del Pozoren Medvedek, Josu Veneroren eta Jesus Mari Lazkanoren Artiko eta Izibene Oñederraren Lursaguak.

Jaieguna izateaz gain, Kabi@n Gamer eguna ere izango da. Hainbat bideo-joko aurkeztu eta erakustaldiak egingo dituzte: SuperStar Fighter, Keep Talking And Nobody Explodes, Mindustry… Arratsaldean, gainera, jolasteko aukera izango dute bertara joaten direnek.

Saguganbaran, haurrentzako Altzoko Handia bilduma aurkeztuko dute Koldo Izagirrek eta Irrimarra Bikoak.

Eguna ixteko, Pello Reparazek sortu duen Zetak proiektu berria oholtzaratuko da Plateruenan.

 

AHOTSENEA, SOLASALDIAK

10:30  Paloma Rodriguez-Miñambres. Oroimenaren xaflakortasuna (Erein).

11:00  Fermin Balentzia. Kantuari emana. Hainbat autore (Txalaparta).

11:30  Bernardo Atxaga. Etxeak eta hilobiak (Pamiela).

12:00  Karmele Jaio. Aitaren etxea (Elkar).

12:30  Harkaitz Cano eta Adur Larrea. Antzara Eguna (Txalaparta).

13:00  Berri Txarrak, Harkaitz Cano, Ibai Arrieta eta Eider Iturriaga. Berba eta irudia (Only in dreams).

13:30  Txema Garcia Vilana. Pentaedroa (Elkar).

14:00  Antton Aranburu. Kaos#Kosmos.

14:30  Miren Billelabeitia, Mungia BHIko ikasleak, Ramon Saizarbitoria. Aitita-amamen guda zibila.

16:00  Aintzane Usandizaga. Kabitu ezina (Elkar).

16:30  Iñaki Holgado eta Harkaitz Cano. Amets Alokatuak (Ikastolen Elkartea).

17:00  Txakur Gorria. Errealitateak.

17:30  Koldo Izagirre. Bertsoaren harria (Lanku).

18:00  Edu Zelaieta eta Eneko Ugarte. Mundutik mundua (Pamiela).

18:30  Unai Elorriaga. Iturria (Susa).

19:00  Joseba Sarrionandia. Airea ez da debalde (Pamiela). Joxemari Iturraldek aurkeztuko du.

19:30  Silvia Federici. Mundua berriz liluratuz. Liburua Katakrak argitaletxeko ordezkari batek aurkeztuko du.

 

AHOTSENEA, ZUZENEKOAK

11:00  Belatz. Hotz egin duen arren.

11:40  Zea Mays. Atera.

12:20  Zazkel. Estatu Kolpea (Ezpata Dantza).

13:00  Manez eta Kobreak. Manez B.

13:40  Mad Muasel. Vualah!

14:20  Sua. Ordu beltzak.

15:00  Rodeo. EP.

15:40  Agurtzane eta Ion Elustondo. Bizirik dauden eskuak.

16:20  Afrika Bibang. Sua.

17:00  Unidad Alavesa. San Denetio.

17:40  EHko trikitixa elkartea. Haziak II.

18:20  Sutan. AB.

19:00  Kaskezur. Ihesi doaz animaliak.

19:40  Murgi. Sargia.

 

ARETO NAGUSIA

10:30  Sormen Beka DA! AtopiaRPG eta 2019ko irabazleak (Gerediaga Elkartea, Durangoko Udala).

12:00  Euskal Herriko hiriburuen gidak. Hainbat autore (Elkar).

12:30  Orainean naiz. Yoga saioa. Maite Eizmendi.

13:00  Nik sinesten dizut. Samara Velte eta Aleka bildumako ordezkaria (Berria, Elkar, Jakin eta Txalaparta).

13:30  Zalantzen amaiera? Argien Mendetik Irudiaren Arora. Aitor Zuberogoitia, Josu Zuberogoitia (UEU).

14:00  #BOTABA Euskal Esamoldeen Erronka. Sari banaketa (Labayru Fundazioa).

14:30  Lertxundi: espazioa lurra denbora. Mikel Lertxundi, Maribel Aiertza.

15:00  Komunitatea hats-bahiturik. Hiztunaren trauma: diagnosia eta paliatiboak. Ainize Madariaga Muthular (UEU).

16:00  Hiztegi juridikoa. Jon Zarate, Ixusko Ordeñana, Xabier Alberdi (EHU).

16:30  Mikrobioen mundu liluragarria. Josu Albero (EHU).

17:00  Kultura ez da bat-batekoa. Harkaitz Zubiri, Xabier Aierdi, Alfredo Retortillo (EHU).

17:30  Bittor eta Biok. Gontzal Mendibil, Xabier Kintana, Xabier Amuriza, Antton Mari Aldekoa-Otalora (Tori produkzioak).

18:00  Tarrapatan. Pandero baten ibilbidea. Xabier Berasaluze Leturia, Anjel Valdes (Elkar).

18:30  111 hostoz eta orriz jantzi. Jakoba Errekondo, Harkaitz Cano, Amets Arzallus, Elixabete Garmendia.

19:00  1620: Nafarroa beheregaina. Asisko Urmeneta, Angel Rekalde (Nabarralde Fundazioa).

19:30  Bigarren sexua. Eskafandra taldea (Elkar).

 

IRUDIENEA

11:00  Zizelkariak (75’). Dokumentala. Topatu.

12:30  Kartzela (70’). Websaila. Arnasa Gara kanpaina. EITB – Hiru Damatxo.

14:00  Erraiak (33’). Film labur dokumentala. Ekain Martinez de Lizarduy – Arteman komunikazioa.

15:00  Harpetarrak (90’). Haurrentzako zinema euskaraz. Zineuskadi.

16:30  Anti (19’). Fikziozko film laburra. Josu Martinez – Adabaki ekoizpenak eta Gastibeltza Filmak.

17:00  Kimuak film laburrak: Mateoren Ama (Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga), Medvedek (Ainhoa Gutiérrez del Pozo), Artiko (Josu Venero eta Jesus Mari Lazkano) eta Lursaguak (Izibene Oñederra) – Euskadiko Filmategia.

18:30  DAPA (30’) Ikusentzunezkoen saio-bildumaren aurkezpena. Yuri Agirre, Ander Mujika, Nora Alberdi, Xabier Gantzarain eta Aitor Bengoetxea.

19:00  LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian. (58’) Dokumental luzea. Izotz Barrio, Andrea Lopetegi eta Usua Garin.

 

KABI@ (GAMER EGUNA)

11:00  Aurkezpenak eta erakustaldiak

» SuperStarFighter

» Keep Talking And Nobody Explodes

» Mindustry

» VR betaurrekoen simulazio erakustaldia

16:30  Jolaserako tartea. Euskarazko bideojokoak probatzeko aukera. Nerabe eta nagusientzat.

 

PLATERUENA

12:00  Hautsi bolumena. Bideoklipen zuzeneko saioa Azoka TB lantaldeak ekoiztuta.

23:00  Zetak. “Zetak” diskoa aurkezten.

 

 

SAGUGANBARA

ARETO HANDIA

11:00  Animaletrak. Antton Kazabon eta Jokin Mitxelena. 6-10 urteko gaztetxoak.

12:00  Altxorraren bila! Ipuin kontaketa. Familia osoarentzat. (Elkar)

13:00  Izarrekin lo. Liburu aurkezpena. Antton Kazabon eta Jokin Mitxelena. 5-8 urteko umeentzat.

14:00  Altzoko handia. Bildumaren aurkezpena. Koldo Izagirre eta Irrimarra bikoa. 3-10 urteko gaztetxoak. (Erein)

16:00  Katta. Ipuin kontaketa. 3-6 urteko umeak. (Elkar)

17:00  STEAM esperimentuak haurrentzat. Liburuaren aurkezpena. Ana Galarraga. 5-10 urteko gaztetxoak. (Elhuyar)

18:00  Gabi eta Bernardaren komeriak. Liburu aurkezpena. 6-10 urteko gaztetxoak. Antton Kazabon eta Jokin Mitxelena.

19:00  Zure bihotzean. Ipuinaren aurkezpena. Jose Mari Sarasola.

ARETO TXIKIA

11:30  Familia jolasean. Tailerra. 2-5 urteko umeak eta familiak.

13:30  Azalerako ipuinak. Tailerra. 0-5 urteko umeak.

16:30  Liburu Baby Kluba. Tailerra. 0-3 urteko umeak. (Mestiza Elkartea)

SZENATOKIA

17:00 Ganbila antzerki bildumaren aurkezpen teatralizatua. EHAZEk antolatuta.

19:00 Erritu ikuskizuna. Kukai dantza taldea.